Albisteak

 

Ostegunean, urriak 9, goizeko 11:00etan, Olaso Jauregian enpresa-beken emate-ekitaldia egin zen, 2014/15 ikasturtean lanbide heziketa ikasten ari diren 30 urtetik beherako herriko gazteei zuzendua.

Ekitaldi honetan Udaleko eta enpresa babesleetako ordezkariez gain, beka jaso duten pertsonak, eta enpleguarekin eta prestakuntzarekin loturiko herriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak egon ziren.

Beka horiek Trapagarango Enpresa Beken III. Programakoak dira, haren lehenengo edizioa duela bi urte egin zelarik gure Udalaren ekimenez, Somorrostroko Lanbide Heziketako zentroak lagunduta.

Honetan nabari da programa hau finkatuz doala:

  • Azken urteetako empresa babesleak parte hartzen jarraitu dute egoera ekonomiko latzean jarraitzen badugu ere.
  • Asko igo da eskaera-kopurua, 2012 urtean 38 izatetik, aurten 69 izatera pasatu delarik.
  • Nabarmenki hobetu dira eskatzaileen notak.

Informazio gehiago (PDF 388KB)