Albisteak

 

Irail, urri eta azaroan osasun alorreko zenbait tailer eta jardunaldi praktiko egingo dira Trapagaranen eta Abanto-Zierbanan, Meatzaldeko udalerrietako merkatari eta ostalariei zuzenduak.

Irail honetan Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbana, Zierbena eta Muskizko Udalek eta Merkatari eta Ostalari Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzako  Ezkerraldea-Enkarterri osasun eskualdearen artean sinaturiko lankidetza hitzarmenaren ondorio dira ekimen horiek, eta merkataritza zein ostalaritzan osasuna sustatu eta zaintzea dute helburu.

Ikusi ikastaroak (PDF 184KB)

14:30etik 15:30era emango dira eta erabat doakoak izango dira.

Meatzaldeko bost udalerrietako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomoak eta saltokietako langileak har dezakete parte.

Parte hartu nahi duenak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar daiteke harremanetan izena emateko, saio bakoitza hasi baino aste bete lehenagora arte.