Albisteak

 

Trapagarango langabeek urrian zehar enplegu bilaketari aplikaturiko Informazio eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko ikastaro berri bat egin dezakete.

Prestakuntza ekintza hau, Lanbidek antolatua KZ gunearen laguntzarekin, Internet bidez enplegua bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoak ezagutzen ez dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Honako zortzi atalez osatua dago eta denetan daude ariketa praktikoak:

  • Ordenagailua
  • Internet (hasierako maila)
  • Nola nabigatu Internetik
  • Webgunea
  • Informazio-bilaketa
  • Enplegua bilatu Interneten
  • Curriculum vitaeri buruzko informazioa bilatzea online
  • Posta elektronikoa

Urriaren 6tik 15era egingo da, arratsaldeetan (20 ordu) KZgunean.

Informazio gehiagorako, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke, irailaren 30a baino lehenago.