Albisteak

 
Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak, honen bidez, atseginez jakinarazten dizu, udalerriko hainbat  enpresa funtsezko partaide izan den 2013ko enpresa-beken programa amaitu den honetan, lortu diren emaitzak onak baino hobeagoak izan direla.

Programaren barruan eman diren  45 beketatik, 41 ikaslek gainditu dute ikasturtea, hortaz, aitortu dezakegu enpresa laguntzaile guztien ahalegin eta konpromisoari esker, kalitatezko lanbide heziketa sustatu dela, 41 familiak beka osoa eskuratzea lortu delarik, bekadun ikasleen inplikazio nabariaren ondorioz.

Hurrengo ekitaldietan orain bezalako emaitza onak lortzea espero dugu eta gure herrian langabezian daudenen kualifikazioa eta laneratzeko aukerak hobetzen jarraitzea.