Albisteak

 

Pasa den ostegunean, uztailak 10, udalerri honetako La Escontrilla H.I.ko Balio anitzeko aretoan Trapagarango 2014ko erakusleiho-lehiaketaren SARI-BANAKETA EKITALDIA egin zen, herri honetako udalak eta BATURIK elkarteak antolatuta.

Bertan egon ziren, Udal honetako Alkate-Presidentea eta Trapagaranen ordezkaritza duten alderdi politiko desberdinetako zinegotziak, CECOBIko presidenteak (Bizkaiko Merkataritzako enpresari Konfederazioa), EZKERRALDENDA eskualdeko merkatari elkarteko kideak (Ezkerralde eta Meatzaldeko Merkataritza Elkarte guztiak biltzen dituen federazioa) eta DEIA eta RADIO 7ko ordezkariak, azken horiek lehiaketaren laguntzaile gisa.

200 lagun baino gehiago bildu zituen ekitaldi honetan honako sariak banatu ziren:

EPAIMAHAIAREN BALORAZIO ONENA JASO DUEN ESTABLEZIMENDUARENTZAKO SARIA. Arte eder eta merkataritzan adituek osaturiko epaimahaiak Larramendi plazako 4an  kokaturiko MODAS Mª ÁNGELESi eman zion saria. 

Honakoa izan zen saria:

  • Diploma bat
  • Trofeo bat eta
  • Radio 7n igorriko den iragarki labur sorta bat, 300 € balio duena.

PUBLIKOAK GEHIEN BOZKATU DUEN ESTABLEZIMENDUARENTZAKO SARI BEREZIA. Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian jarritako hautetsontzian utzitako botoak eta Baturiken Facebookean emandako botoak J.R. Olaso, 48, behean-atzeko aldean kokaturiko ACADEMIA IKASIrentzat izan ziren.

Kasu honetan, honakoa izan zen saria:

  • Diploma bat
  • Trofeo bat eta
  • Publizitate-sorta bat DEIA egunkarian  (HEMENDIK hamabosteroko eranskinean erreportajea eta bi publizitate-faldoi).

Halaber, alde batetik,  Baturikeko Facebookean emandako boto-emaileen zozketa egin zen eta, bestetik, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian jarritako hautetsontzian sartutako botoen emaileena. Honakoak gertatu ziren irabazle:

  • Agentziako hautetsontzian utzitako botoena, R.B.A. andrea, Trapagarangoa eta
  • Facebooken emandako botoena, R.R. andrea, Barakaldokoa.

Irabazle bakoitzari 200 euroko balioa duen txartel bana eman zitzaion, Baturikeko establezimenduetan erosteko.

Ekitaldia amaitzeko, 100 euroko bazkari bat Arboledako MAITE JATETXEAN zozketatu zen bertaraturikoen artean, irabazlea  Mª.L.R.G. andrea izan zelarik, hura ere herri honetakoa. 

Zorionak, sariak irabazi dituzten establezimendu  eta pertsona guztiei.