Albisteak

 
Udal honek eta BATURIK merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturiko Trapagarango I. erakusleiho-lehiaketan parte hartzen ari diren 29 establezimendu komertzial eta zerbitzuetakoen zerreda ondorengoa da.
Zerrenda
Establezimenduaren izena Helbidea
IKASI IKASTEGIA José Rufino Olaso, 48, behea, atzeko aldea
BJOUX ANUSKA Etxepare, 3
BOHEME Maiatzaren Lehena etorb., 37
BOUTIQUE EVA Navas de Tolosa, 3
LA BOTA DE ORO OINETAKOAK Llano zeharkalea, 2
FANNY OINETAKOAK Maiatzaren Lehena etorb., 43
ENDI ESTETIKA ZENTROA José Rufino Olaso, 22
CENTRO ÓPTICA VALLE Etxepare, 1
TXIRA DIETETIKA Larramendi plaza, 5
ÉRASE UNA VEZ San José, 1
LARRIETA BURDINDEGIA Maiatzaren Lehena etorb., 33
GABETA COTTON San José, 14
GAUZAK Maiatzaren lehena etorb., 35
GERÓNIMO Doctor Mulero, 1
INMOBILIARIA FINANTZAN San José, 10
ZUTABE LENTZERIA Doctor Mulero, 8
ANA LIBURUDENDA Doctor Mulero, 3
MAXI’M ILEAPAINTZAILEAK Maiatzaren Lehena etorb., 9
M-EVA ESTETIKA ZENTROA Axular, 1 A – behea 2
MIFY’S Maiatzaren Lehena etorb., 43
MIPEKE Axular, 3 – A lokala
ELISA ALMEIDA MODAK Doctor Mulero, 2
Mª ÁNGELES MODAK Larramendi plaza, 4
NUEVO HOGAR DECORACIÓN San José, 9
SENSHU COMPS Axular, 2
TRÁPAGA BIKE Funicular, 2
TRÁPAGA DIGITAL Axular, 3
TRÁPAGA FAUNA San José, 6
UMEAK Maiatzaren Lehena etorb., 41

Erakusleihoen eraskustaldia ekainaren 9tik 29ra izango da.

Dekoraturiko erakusleihoak baloratzeko kontuak izango dira honako irizpenak: kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Establezimendu parte-hartzaileentzako sariak bi izango dira, honakoak, alegia:

Epaimahaiaren saria

  • Diploma
  • Trofeoa
  • 300 eurotan baloraturiko iragarki labur sorta bat Radio 7n

Publikoaren sari berezia

  • Diploma
  • Trofeoa
  • Publizitate-sorta bat Deian (Erreportajea eta 2 publizitate-faldoi Hemendik-en)

Epaimahaiaren saria erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek hautatuko dute. Publikoaren sari berezia, ordea, herri-bozketaren bidez hautatuko da eta nahi duten herritar guztiek har dezakete parte Baturiken Facebook-ean botoa emanez ekainaren 24tik 29ra edo parte hartzen duten establezimenduak banatuko duten flyer bat utziz Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian jarritako haustetsontzian ekainaren 27ra arte.

Aipatutako bi moduetako batean, gehien gustatu zaien erakusleihoaren aldeko botoa eman duten herritarrek ere saria jaso dezakete. Izan ere, 200 euroko bi txartel zozketatuko direlako, Baturikeko establezimenduetan erosketak egiteko.

Uztailaren 10ean, La Escontrilla Herri Ikastetxeko Balio anitzeko aretoan emango zaizkie sariak establezimendu irabazleei. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joan ahal izateko).

Botoa eman duten herritarren erosketa-txartelen zozketa ere egun horretan egingo da, ondoren jakinaraziko delarik nortzuk suertatu diren irabazle.