Albisteak

 

Trapagarango Udalak eta Baturik-ek HERRIKO LEHEN ERAKUS-LEIHOEN LEHIAKETA antolatuko dute ekainean. 

Lehiaketaren xedea da herria dinamizatzea eta biziberritzea eta era berean, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu jarduera bultzatzea. 

Trapagarango merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu guztiak har dezakete parte, Baturikeko bazkideak izan ala ez, baldin eta establezimendua kale-sestran badago.  

Erakus-leihoen erakustaldia ekainaren 9tik 29ra izango da.

Parte hartzen duten establezimenduek lehiaketaren antolatzaileek emandako bereizgarri bat jarri beharko dituzte erakus-leihoan. 

Apaindutako erakus-leihoak baloratzeko kontuan hartuko dira kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak bi izango dira, honakoak, alegia:

Diploma ofizial bat
Trofeo bat eta
Publizitate-sorta bat komunikabideetan

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko Epaimahai batek hautatuko du sarietako bat. Bestea, herri-bozketaren bidez hautatuko da. Bozketa horretan nahi duten herritarrek har dezakete parte, ekainaren 29ra arte Baturik-en Facebook-en bidez, edo parte hartzen duten establezimenduak banatuko duten flyer bat utziz Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian jarritako haustetsontzian.

Aipatutako bi moduetako batean, gehien gustatu zaien erakus-leihoaren aldeko botoa eman duten herritarrek ere saria jaso dezakete. Izan ere, 200 euroko bi txartel zozketatuko direlako, Baturikeko establezimenduetan erosketak egiteko.

Parte hartu nahi duten establezimenduak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena ekainaren 6ra arte. 
Uztailaren 10ean, La Escontrilla Herri Ikastetxeko Balio anitzeko aretoan emango zaizkie sariak establezimendu irabazleei. 

Botoa eman duten herritarren erosketa-txartelen zozketa ere egun horretan egingo da, ondoren jakinaraziko delarik nortzuk suertatu diren irabazle.

 Informazio gehiago (PDF 3MB)