Albisteak

 

Trapagarango udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenaren Agentziaren bidez, ENKOFRATUAREN ALORREKO BERARIAZKO LANEKO ARRISKUEN IKASTAROA jarriko du abian ekainean, herriko langabeentzat.

6 orduko ikastaroak izango dira, udalak finantziatuak eta Labur k. 1-solairuarteko udal lokaletan emango dira.

Asmoa da herriko langabeak trebatzen jarraitzea laneko arriskuen prebentzioan, oso gai garrantzitsua delako, batez ere eraikuntza sektoreari dagokionean, eta halaber langabeok lan merkatura sartzeko prestatzea, gai horretan kualifikazio gero eta handiago eskatzen dutelako enpresek.

Ikastarora joan ahal izateko, interesdunek, aldez aurretik, honako prestakuntzaren bat eduki beharko dute:

  • 20 orduko prestakuntza arlo honetako lanbidean.
  • Oinarrizko prestakuntza (50 eskola-ordukoa, Eraikuntza Sektoreko IV. Hitzarmen Kolektibo Orokorra indarrean jarri baino lehenagokoa bada eta 60 eskola-ordukoa, aipatu Hitzarmena indarrean jarri eta ondorengoa bada), prestakuntza ertaina edo goi-mailakoa, Prebentzio Zerbitzuen arautegia onartzen duen 39 / 1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.
  • Eraikuntza-obren segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile prestakuntza, 1627 / 1997 Errege Dekretuan xedatzen den Laneko Segurtasun eta Higieneko Erakunde Nazionalak taxututako Gida Teknikoaren araberakoa.

Lehen ikastaroa ekainaren 13an izango da 8:30etik 14:30era.

Interesdunak ekainaren 10era arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.