Albisteak

 

Honi erantsita doa "Herriko basa-bideak eta hiri-altzariak berrezturatuz enpleagarritasuna hobetzeko enplegu programa" izeneko Trapagarango Enplegu Planerako zerbitzu anitzeko 11 peoi espezialista eta 1. mailako igeltsero bat kontratatzeko elkarrizketa fasera pasatu diren eta ez diren pertsonen zerrenda.

Elkarrizketak egiteko ordua eta lekuak Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian begiratu daitezke gaurtik, ekainak 2, aurrera. Elkarrizketak ekainaren 3, 4 eta 5ean egingo dira (astearte, asteazken eta ostegunean).

Meatzaldeko Behargintzatik telefonoz deituko zaie elkarrizketa fasea egin behar duten pertsona guztiei, elkarrizketaren lekua, eguna eta ordua emateko.

Hala ere, Meatzaldeko Behargintza ezin bada interesdunarekin harremanetan jarri (dena dela arrazoia) gaurko 15:00ak baino lehen, interesatuak berak deitu beharko du Meatzaldeko Behargintzara 94 404 49 58 telefonora, asteartean, ekainaren 3an, 8:00etatik 15:00etara, elkarrizketarako esleitu zaion lekua, data eta ordua jakiteko.

Zerrenda (PDF 242KB)