Albisteak

 

Jarraiko hirugarren urtez jarri da abian, Trapagarango Udalaren ekimenez eta Somorrostroko Irakas-gunearekin lankidetzan, herri honetako Enpresa-beken III. programa.

Edizio honetan 12 dira programa babesten duten enpresek, herriko edo herriarekin loturiko enpresa ertain eta handia, hain zuzen ere. Honakoak dira aipatu enpresak:

  • PRODUCTOS TUBULARES
  • ALSTOM RENOVABLES ESPAÑA
  • CECOTRANS-BIZ
  • ELECTRIFICACIONES RADIMER
  • CNC (Grupo Navacel)
  • CONSTRUCCIONES NAVALES, CELULOSAS Y SIDERÚRGICAS (Grupo Navacel)
  • ABB RING MOTORS SPAIN
  • TALLERES ALJU
  • VERSIA SOLUCIONES TECNOLÓGICAS
  • MERCEDES DE MIGUEL
  • INBISA SERVICIOS Y MEDIO AMBIENTE
  • SOLVENTIC SOLUCIONES EFICIENTES

Honakoak dira helburuak:

  • Ekiditzea ikasteko adinean dauden gazteek ikastetak bertan behera utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaxkarra gehiago ez kalteagatik.
  • Herriko edo herriarekin edo herritarrekin zuzenean loturiko enpresen arteko uztardura sendotzea.
  • Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan prestatzera.
  • Gehiago hurbiltzea ikasketak lan-munduari, bekak ematen dituzten enpresek euren espezialitateko ikasketak egiten dituzten ikasleei praktikak egiteko aukera emango dietelarik, eta baita eurentzat lan egiteko kontratuak eskaini ere.

Bekak eskuratu ditzakete 2014ko ekainaren 30ean 30 urtetik behera dituzten gazteak, Trapagaranen erroldatuta egon badira, etengabe, gutxienez 2013ko ekainaren 30az geroztik, eta DBH edo Batxiller titulua badute, Erdi Maila edo Goi Mailako Prestakuntza Zikloetan sartzeko, hurrenez hurren.

Pertsona horiek Lanbide Heziketa ematen duten edozein ikastetxetan ikasi ahal izango dute.

Aurten beka bakoitzaren zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 € / Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
  • 1.500 € / Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat

Bekak honakoak izango dira:

Erdi mailako Heziketa Zikloarentzat: 14

Espezialiateak:

  • Galdaragintza eta Soldadura 1
  • Elektrizitatea – Elektronika edo fabrikazio mekanikoa: 2
  • Hozkailu eta klimatizazio instalazioetako teknikaria: 1
  • Sistema mikroinformatiko eta Sareen teknikari: 1li>

Espezialitaterik gabe: 9

Goi Mailako Heziketa Zikloarentzat: 19

Espezialitateak:

  • Automozioa: 2
  • Diseinua eta fabrikazio mekanikoa: 1
  • Elektrizitatea – Elektronika: 2
  • Elektrizitatea – Elektronika edo Fabrikazio Mekanikoa: 2
  • Patroigintza eta moda: 1
  • Multiplataforma aplikazioak garatzeko teknikaria: 1

Espezialitaterik gabe: 10

Bekak emateko kontuan hartuko dira ikasleak egindako azken ikasturtean ateratako kalifikazio akademikoak, bidea emango diotenak beka eskatu duen ikasturtea egiteko, eta bestalde, kontuan izango dira familiaren sarrerak. Hau da, espediente akademiko onena eta sarrera gutxien dituztenak izango dira onuradunak.

Beka eskaera egiteko epea 2014ko uztailaren 17tik 30era izango da, udaletxeko erregistro orokorrean.

Informazio gehiago nahi izanez gero Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.

Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta erakusten duten gizartearekiko sekulako erantzunkizunik gabe, ezin izango zelako proiektu hau abian jarri.

Oinarriak (PDF 359KB)

Eskabidea (PDF 344KB)