Albisteak

 

Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programa berri bat, zeinaren bidez 1. mailako igeltsero ofizial bat eta zerbitzu anitzeko 11 peoi espezialista kontratatuko diren, 6 hilabeterako, %75ko lanaldian.

Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira kontratazioak, hau da eskualdeko enplegu eta Garapen agentziaren bidez.

Ekintza hau Meatzaldeko Enplegu Planaren barruan dago, eta Meatzaldeko bost udalek hartzen dute parte.

% 85ean finatziatu du Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak eta gainerako %15, Udal honek.

Programaren helburua honakoa da:

  • Laneratzeko zailtasunak dituen pertsona talde bati ofizialen eta zerbitzu anitzeko langileen lanbide-profileko gaitasuna ematea, ondoren lan merkatuan erraztasun gehiagorekin sartu ahal izateko.
  • Hobetzea, ahal den neurrian, programan parte hartzen dutenen familien egoera ekonomiko larria.
  • Interes orokorreko lanak egitea herria hobetze aldera.

Egin beharreko lanak, hirigunean, zein auzo desberdinetan, hau da, Beheko aldean zein Goiko aldean, honakoak izango dira:

  • Udaleko bideak garbitzea, arekak eta ur-pasabideak barne
  • Ibai ertzak eta erretenak garbitzea
  • Orube publikoak garbitzea
  • Hiri altzariak mantentzea eta margotzea

Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda
  • Trapagaranen erroldatuta egotea 2013ko martxoaren 31 baino lehen
  • 2009ko apirilaren 1a geroztik zuzenean edo zeharka Enplegu programetan kontratatuta egon ez izatea
  • Ofizialari dagokionean, gutxienez 24 hilabeteko esperientzia izatea Enplegu Programarekin loturiko lanetan

Gainera, hautagaiek honako kolektibo batekoak izan beharko dira:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak
  • 35 urtekoak edo gazteagoak
  • 45 urtetik gorakoak, Lanbiden langabe gisa inskribatuak, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin
  • Iraupen luzeko langabeak
  • Gizarte bazterketa arriskuan daudenak
  • Minusbaliatuak
  • Familia-ardurak dituzten emakumeak
  • Genero indarkeriaren emakume biktimak

Kontratuak hasteko aurreikusitako data ekainaren 16a da.

Hautapen prozesuan sartu ahal izateko, interesdunek honako kudeaketak egin beharko dituzte maiatzaren 15etik 26ra:

  • Lanbideren web gunean jarritako honako eskaintzetan izena ematea
    • Kodea: 162014003398, Ofizial Espezialista – 1. mailako igeltseroa
    • Kodea: 162014003400 Peoi espezialistak – Eraikuntzako peoiak

Interneten bidez baino ezin da egin.

  • Gainera, IZENA EMATEKO FITXAn adierazten den bezala, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak entregatu beharko dituzte Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Informazio gehiago nahi izanez gero interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, hantxe azalduko baitizkiete noiz inskribatu beharko diren eta nola egin beharko duten.

Hautapenean, honakoak baloratuko dira:

  • Senideak izatea bere kargura
  • Prestazioak kobratzea
  • Langabezia egoeraren antzinatasuna
  • Euskaraz jakitea
  • 2013 eta 2014n egindako ikastaro osagarriak
  • Udaleko Gizarte Ongizate Sailak esku hartu izana haren egoeran
  • Lan esperientzia, 1. mailako ofizialaren kasuan
  • Egingo den lan-elkarrizketa

Oinarriak (PDF 307KB)

Eskaera (PDF 134KB)

Kartela (PDF 222KB)