Albisteak

 

Ekainaren 16tik 27ra Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, doako ikastaro berri bat jarriko du abian merkatarientzat.

Ikastaro honek Hobetuz-en, Lanbideren eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren diru-laguntza jasotzen du.

20 ordukoa izango da eta Labur 1-solairuartean kokaturiko udal lokaletan emango da, 14:30etik 16:30era.

Maila aurreratuko ikastaro bat denez, gai honi buruzko beste ikastaroren bat eginda duten merkatarientzat da, hau da, Personal Shopper I, II edo IV egin dutenentzat.

Ikastaro hau, Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI) 2014 urterako abian jarri duen Eskualdeko Prestakuntza Planaren barruan dago, Ezkerraldendak bultzatuta, Ezkerralde eta Meatzaldeko udalen laguntzaz.

Interesatuta daudenak ekainaren 6ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.