Albisteak

 

Maiatzean eta ekainean Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenarako Agentziaren bidez, ELIKAGAIAK MANEIATZEKO IKASTARO berriak jarriko ditu abian.

Ekintza hauek Udalak diruz lagunduta daude eta sei orduko iraupena izango du bakoitzak. Bi motatako hartzaileentzat izango dira:

  • Alde batetik Trapagarango langabeentzat, baldin eta arlo honetako prestakuntza egiaztatzea derrigorrezkoa den lanpostuetan lan bila badabiltza.
  • Beste alde batetik, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako autonomo eta langileentzat, baldin eta herri honetan lan egiten badute eta dagoeneko daukaten prestakuntza birziklatu edo eguneratu behar badute.

Honako data eta ordutegietan emango dira:

  • Maiatzaren 27, 28 eta 29an, 14:30etik 16:30era.
  • Ekainaren 2 eta 3an, 16:00etatik 19:00etara.
  • Ekainaren 4 eta 5ean, 16:00etatik 19:00etara.
  • Ekainaren 9, 10 eta 11n, 14:30etik 16:30era.
  • Ekainaren 16, 17 eta 18an, 10:00etatik 12:00etara.
  • Ekainaren 23, 24 eta 25ean, 10:00etatik 12:00etara.

Labur kalea 1 - solairuartean dauden udal lokaletan emango dira.

Interesdunak maiatzaren 22ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.