Albisteak

 

Ekainaren  2tik 13ra “Nola sustatu nire saltokia sare sozialen bidez, (web 2.0) aurreratua” ikastaroa emango da  Trapagaranen

Ekintza hau eskualdeko merkatarientzat PRESTAKUNTZA BATERATUKO LEHEN PLANAREN barruan dago EZKERRALDENDA bultzatzen ari dena, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagarango udalen laguntzaz, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako Zuzendaritzaren laguntzaz Ezkerraldean eta Meatzaldean iaz egin zen Guneko Estrategiak Garatzeko Azterketaren fruitu gisa.

Ikastaro honek, CECOBIk kudeatu eta HOBETUZ, LANBIDE eta EUSKO JAURLARITZAKO ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETARAKO SAILAK  diruz lagunduak, berrikuntza bat dakar: Trapagarango merkatarientzat ez ezik Ezkerraldeko eta Meatzaldeko beste herri batzuetako merkarientzat ere badela, negozioa aurrera eramateko dituzten ezagutzak hobetu eta emaitzak areagotu nahi badituzte.

14:30etik 16:00era emango da KZgunean.

Interesdunek maiatzaren 22ra arte eman dezakete izena Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.