Albisteak

 

Kontuan izanik asko direla interesa agertu duten pertsonak, Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, maiatzean eta ekainean laneratzeari begira TREBETASUN SOZIOPERTSONALAK GARATZEKO ikastaro berri bat emango du. 

Enplegu bilaketa aktiboan ahalik eta emaitzarik onenak lortze aldera, arlo pertsonal eta sozialeko trebetasunak eta gaitasunak hobetu nahi dituzten langabeentzat izango da. 

Honekin lau ikastaro izango dira gai honetaz azken sei hilabeteetan abian jarri direnak eta denboraldi berean Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak eman dituen beste ikastaro batzuren osagarri dira, hala nola, LAN-ELKARRIZKETAK, KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA/ ENTZUKETA AKTIBOA,  ENPLEGUA BILATZEKO ETA GATAZKAK KONPONTZEKO TEKNIKAK izeneko ikastaroenak.

Horien ikastaro guztien asmoa da parte hartzaileen trebeziak garatzea eta lan-munduan modu eraginkorrean aplikatzeko orientabidea ematea. 

Honako alderdiak landuko ditu LANERATZEKO TREBETASUN SOZIOPERTSONALAK GARATZEKO ekintza berri honek, INEMek emandako beste  ikastaro batean oinarrituta (Alderdi Pertsonalen Garapena laneratzeari begira) :

  • Autoestimua
  • Talde-lana
  • Sormena 
  • Taldeko rolak
  • Emozioen alfabetizazioa
  • Laneratzeko motibatzea
  • Adimen emozionala
  • Hitzezko eta ez hitzezko komunikazioa
  • Erabakiak hartzea eta denbora antolatzea
  • Gizarte trebeziak

Maiatzaren 27 eta 29an eta ekainaren 3, 5, 10 eta 12an emango da  9:30etik 12:30era Labur  k.1 – solairuarteko udal lokaletan.

Interesdunek informazio gehiago jaso ahal dute eta inskribatu ahal dira maiatzaren 22ra arte Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.