Albisteak

 

Maiatzaren 5etik 15era "Nola antolatu dezaket nire denda salmentak areagotzeko" ikastaroa emango da Trapagaranen.

Ekintza hau eskualdeko merkatarientzat PRESTAKUNTZA BATERATUKO LEHEN PLANAREN barruan dago EZKERRALDENDA bultzatzen ari dena, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagarango udalen laguntzaz, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritzako Zuzendaritzaren laguntzaz Ezkerraldean eta Meatzaldean iaz egin zen Guneko Estrategiak Garatzeko Azterketaren fruitu gisa.

Ikastaro honek, CECOBIk kudeatu eta HOBETUZ, LANBIDE eta EUSKO JAURLARITZAKO ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETARAKO SAILAK diruz lagunduak, berrikuntza bat dakar: Trapagarango merkatarientzat ez ezik Ezkerraldeko eta Meatzaldeko beste herri batzuetako merkarientzat ere badela, negozioa aurrera eramateko dituzten ezagutzak hobetu eta emaitzak areagotu nahi badituzte.

14:00etatik 16:30era emango da astelehenetik ostegunera Labur kaleko 1-solairuarteko udal lokaletan.

Interesdunak apirilaren 25era arte eman dezakete izena Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.