Albisteak

 

2014ko maiatzaren 5etik 14ra ENPLEGUA BILATZEKO INTERNETEKO HASTAPEN IKASTARO berri bat emango da Trapagarango KZGUNEko lokaletan.

LANBIDEK- EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAK antolaturiko ikastaro hau teknologia berriak ongi ezagutzen ez dituzten herriko langabeei zuzenduta dago eta haren asmoa da Interneten bidez enplegua bilatzeko oinarrizko ezagutzak har ditzatela.

Honako edukia izango du:

  • Ordenagailua
  • Interneten hastapenak
  • Nola nabegatu Internetetik
  • Web-a
  • Informazioa bilatzea
  • Enplegua bilatzea Interneten
  • CV online-i buruzko informazioa bilatzea
  • Posta elektronikoa

Ordutegia: 16:00etatik 18:30era.

Interesdunek TRAPAGARANGO UDALEKO ENPLEGU ETA HERRIAREN GARAPENERAKO AGENTZIAra joan daitezke apirilaren 30era arte.