Albisteak

 

Apirilaren 1ean. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak “Areitz Soroa” Baserri Eskolara joango dira bere andereño eta maisuarekin. Eguna pasatuko dute bertan, ogia egiten, animaliak eta landareak behatzen... Ekintzak eskolako Gurasoen Elkarteko diru laguntza dup>

Apirilaren 2an. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak, beren andereñoek lagunduta, Urkiolara joango dira eguna pasatzera. Bertan “Mari, Urkiolako zaindaria” programa didaktikoan parte hartuko dute. Ekintzak eskolako Gurasoen Elkarteko diru laguntza du.

Apirilaren 9an. Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek TINKO Euskara Elkarteak proposatutako "Julieta fokatxoa" pelikula gozatuko dute, maisu eta andereñoekin batera.

Egun berean, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Trapagarango Udal Musika Eskolak antolatutako "Reziklate" ikuzkizuna disfrutatzera joango dira. Haien andereñoaren laguntzarekin, material birziklatuez egindako musika-tresnak erabiliz TURUKUTUPA konpainiak emango duen kontzertua entzungo dute.

Eta eguna borobiltzeko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak, andereñoek lagunduta, Urkiolara joango dira, "Fauna Urkiolako Parke Naturalean" programa didaktikoan parte hartzera. Ekintzak eskolako Gurasoen Elkarteko diru laguntza du.

Apirilaren 28an, 29an eta 30ean. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, hiru egun hauen zehar, KONTSUMOBIDEk antolatutako Kontsumo Tailerretan hartuko dute parte eskolan bertan.

  • 1. zikloko ikasleriak "Elikagaien elaborazioa", "Umeen segurtasuna" eta "Ura, kontsumoa eta aurreztea" tailerrak garatuko ditu.
  • L2. zikloko ikasleriak "Elikagaien etiketak", "Umeen segurtasuna" eta "Jolasa eta jostailuak" tailerretan parte hartuko du.
  • 3. zikloko ikasleek "Teknologia berriak", "Publizitatearen analisia" eta "Umeen segurtasuna" tailerrak egingo dituzte.

Gurasoek ere "Ikas dezagun publizitatea aztertzen" tailerrean parte ahal izango dute.