Albisteak

 

Apirilean eta maiatzean Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez bi doako ikastaro berri jarriko ditu abian, haien bidez herriko langabeen zeharkako gaitasunak hobetzeko eta ondorioz,  laneratzeko dituzten aukerak areagotzeko.
Honakoak izango dira ikastaroak:

ENPLEGUA BILATZEKO TEKNIKAK

Apirilaren 8, 9 eta 10ean emango dira,  11:00etatik 13:00etara, Labur 1-solairuarteko udal lokaletan.

Honako edukiera izango du:

  • Lan kultura
  • Enplegua bilatzeko teknikak
  • Hautapen prozesuak
  • Trebetasun sozialak
  • Teknologia berriak

Interesdunak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena apirilaren 4ra arte.

GATAZKEN KONPONKETA

Apirilaren 29an eta maiatzaren 6, 8, 13, 15 eta 20an emango da,  10:00etatik 12:00etara, Labur 1-solairuarteko udal lokaletan.

Honako gaiak jorratuko dira:

  • Gatazkak maneiatu, tratatu eta kudeatzea.
  • Harreman sozial eraginkorrak eta gogobetekoak
  • Gatazkak konpontzeko teknikak

Interesdunak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena apirilaren 25era arte.