Albisteak

 

Haien erabilerari buruzko edozein zalantza izanez gero, udaletxeko Kultura eta Kirol Sailean edo udal kiroldegian galde dezakezu.

Trapagarango padel-pistak erabiltzeko arauak


Pistak erreserbatzeko:
  1. Trapagaranen erroldaturiko pertsonek baino ezin izango dute padel pistak erabili.
  2. Erreserba derrigorrez egin beharko du Trapagaranen erroldatuta dagoen pertsona batek eta erreserbaturiko denboran jokatu beharko du nahitaez.
  3. Pistak erabiltzeko ordutegia 8:30etik 20:30era izango da, amaitzeko ordumuga 22:00ak izango delarik.
  4. Pistak erreserbatzeko txandak ordu eta erdikoak izango dira, gutxienez bi jokalari egon beharko direlarik pistan.
  5. Talde bakoitzak ordu tarte bat baino ezin izango du erreserbatu egun bakoitzean. Erreserba berean gehienez asteko 3 egun eska daitezke. Erreserbaren eskaera egiten den egunetik hurrengo 7 egunetarako baino ezin izango da erreserbatu.
  6. Jokatzeko erreserbaturiko denbora amaitu ondoren, erabiltzaileek pistatik atera beharko dira eta euren gauza guztiak jaso beharko dituzte.
  7. Pista erabilgarrien erreserba Udaletxeko Kultura Sailera edo Udal Kiroldegiko harrera-lekura joanez egin beharko da.
  8. Padel pistak erabili ahal izateko giltza elektronikoaren txartela eskatu beharko da. 3 euroko fidantza ordaindu beharko da txartelagatik, baina diru hori txartela bueltatzean berreskuratuko da.
  9. Udalak padel jarduerak burutu ahal izango ditu, hala nola, txapelketak, lehiaketak, ekitaldiak eta abar. Halakorik gertatzen denean erreserbak bertan behera geratuko lirateke edo aldatu egingo lirateke, aipatu txapelketak amaitu arte.
  10. Erabiltzaileek, erreserba egitean, kirol jarduera hori burutzeko fisikoki gai direla adieraziko dute.
  11. Eguraldiagatik edo instalazioarekin zerikusirik ez daukaten ezinbesteko kasuren batengatik ezingo balira padel pistak erabili, berriro egin beharko litzateke erreserba.

Sartzea:
  1. 14 urtetik beherakoak 18 urtetik gorako pertsonaren batek lagunduta sartu beharko dira.
  2. Arriskutsua izan daitekeelako, padel pistetan ezin izango da sartu beirazko ezelako ontzirik ezta ezelako janaririk ere.
  3. Ezin da sartu bizikleta, monopatin edo antzeko jolas edo gauzarik, erabiltzaileei eta jarduerari enbarazu egin dakiekeelako.
  4. Ezin da animaliarik sartu instalazioan.

Deskargatu arautegia (PDF 96KB)