Albisteak

 

Apirilean zehar Trapagarango langabeek TIC ikastaro berria egiteko aukera izango dute, enpleguaren bilaketan aplikatzeko.

Ekintza hau, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatua, Internet bidez enplegua bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoak ondo ezagutzen ez dituzten langabeei zuzenduta dago.
 
Ikastaro horretan honako alderdiak landuko dira:

  • Ordenagailua
  • Internet (hasierako maila)
  • Nola nabegatu  Internetik
  • Web gunea
  • Informazio-bilaketa
  • Enplegua bilatu Interneten
  • Curriculum vitaeri buruzko informazioa bilatzea online
  • Posta elektronikoa

Apirilaren 1etik 10era izango da,  17:00etatik  19:30era KZGUNEAn.

Interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, martxoaren 28ra arte.