Albisteak

 

Trapagarango Udalak funts galduko diru-laguntzak emango ditu praktika modalitateko kontratuak egiten dituzten enpresentzat. 

Haien helburua bikoitza da:

  • Alde batetik, enpresei laguntzea egoera ekonomiko zail honetan eta
  • Beste alde batetik, krisiak gehien zigortu eta langabezia tasarik handiena nozitzen duen kolektiboetako bati laguntzea, 30 urtetik beherako gazteei, alegia.

Eskatu ditzaketen enpresak honakoak dira:

  • Edozein mota juridikoko enpresak, saltokiak eta profesionalak 
  • Herri administrazioekin loturarik ez dutenak 
  • Gizarte Seguratzarekiko betebeharrak egunean dituztenak

Kontrataturiko pertsonak, honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • 30 urtetik beherakoa izatea kontratuaren hasiera egunean.
  • LH edo unibertsitate-titulua edukitzea
  • Udalerri honetan erroldatua egotea gutxienez kontratuaren hasiera-data baino urte bete lehenagotik eta etenik gabe.
  • Lanbiden langabe gisa inskribatuta egotea, kontratuaren hasiera-datan.
  • Enpresa edo erakunde onuradunaren titularrarekin edo bazkide gehiengodunekin edo enpresako gobernu organoetako kideekin ez edukitzea 2. gradura arteko odol-ahaidetasunik  edo ezkon-ahaidetasunik, ezta bizikidetza unitate bat eratzea haiekin.
  • Aurreko 24 hilabeteetan eduki ez izana kontratu mugagaberik enpresa edo enpresa-talde berarekin.
  • Aurreko hiru hilabeteetan amaitu ez izana kontratu mugagabea elkarren arteko adostasunez.
  • Altan ematea Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, kontratatzen dutenean.

Diruz lagundu daitekeen ekintza honakoa da: 6 edo 12 hilabeteko praktika-kontratua, 2013ko azaroaren 1etik 2014ko urriaren 31ra arte sinatua, gorago aipaturiko baldintzak betetzen dituzten langile eta enpresen artean.

Laguntzaren zenbatekoa  350 €/hil, lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza hau proportzionalki gutxituko litzateke kontratazioa lanaldi partzialekoa balitz (betiere %50ekoa edo gehiagokoa bada). Emango den gehienezko diru-kopurua urtebeteri dagokiona izango da.

Eskaera Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean egin daiteke, Udalak onartu dituen laguntza hauek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren biharamunetik hasi eta 2014ko urriaren 31ra arte.

Emakidaren prozedura lehia askekoa izango da, hau da, eskaerak jasotzen diren heinean ebatziko dira, helburu honetarako gorde den aurrekontu-kreditua agortu arte.

Diru-laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste administrazio publiko batek eman dezakeenarekin, baina esan gabe doa, laguntza guztien batura ezin dela izan kontratuaren kostu osoaren %100 baino handiagoa. 

Adibidez, bateragarria da Lanbide eta Bizkaiko Foru Aldundiak kontratu mota horrentzako ematen dituzten laguntzekin.

Informazio gehiagorako, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.

Oinarriak (PDF 251KB)

Eskaera (PDF 229KB)