Albisteak

 

Trapagarango langabeek martxoan zehar enplegu bilaketari aplikaturiko Informazio eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko ikastaro berri bat egin dezakete.

Prestakuntza ekintza hau, Lanbidek antolatua KZ gunearen laguntzarekin, Internet bidez enplegua bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoak ezagutzen ez dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Honako zortzi atalez osatua dago eta denetan daude ariketa praktikoak:

  • Ordenagailua
  • Internet (hasierako maila)
  • Nola nabegatu  Internetik
  • Web gunea
  • Informazio-bilaketa
  • Enplegua bilatu Interneten
  • Curriculum vitaeri buruzko informazioa bilatzea online
  • Posta elektronikoa

Martxoaren 19tik 28ra egingo da, 16:00etatik 18:30era (astelehenetik ostiralera) KZgunean.

Informazio gehiagorako, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke, martxoaren 14a baino lehenago.