Albisteak

 

Aurtengo otsailetik hasi eta ekainera arte ESKUALDEKO MERKATARIENTZAKO LEHEN PLAN BATERATUA jarriko da abian. 

EZKERRALDENDA izan da plan hau bultzatu duena (eskualdeko hamar merkatari-elkartek osatzen duten  Federazioa) Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Abanto-Zierbana, Ortuella eta Trapagarango Udalen laguntzaz, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzaren babespean Ezkerraldean eta Meatzaldean iaz egin zen Gune Estrategien Garapenerako Kooperazio-Azterketaren ondorioz.

Plan hau CECOBIk (Confederación Empresarial de Comercio de Bizkaia) kudeatzen du eta HOBETUZ, LANBIDE ETA EUSKO JAURLARITZAKO ENPLEGU ETA GIZARTE ARAZOETAKO SAILAK DIRUZ LAGUNDUTA DAGO, eta aurten berrikuntza bat dauka: merkatariek edozein ikastaro egin dezaketela, dena dela ematen den herria. 

Gainera, ikastaro horietan lekua gorde da sektoreko langabeentzat, euren prestakuntza eta eskarmentua dela eta ondo etorri dakiekeelakoan ikastaroak egitea, laneratzeko aukerak areagotze aldera.

Ikastaroen egutegia erantsitako agiriak edo Ezkerraldendaren blogean ikus daiteke: www.ezkerraldenda.blogspot.com

Interesdunek ikastaro bakoitza hasi baino aste bete lehenagora arte inskribatu daitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Ikastaroen zerrenda (PDF 187KB)