Albisteak

 

Trapagarango Udalak lehenengoz antolatuko du komunikazio eraginkorreko eta entzute aktiboko doako ikastaro bat, herriko langabeentzat.

12 orduko ikastaro honek parte-hartzaileei irakatsiko die hitzezko eta ez hitzeko komunikazio-teknikak euren solaskideei bidali nahi dizkieten mezuak zuzenki bidaltzeko.

2014ko otsailaren 18, 20, 25 eta 27an, eta martxoaren 4 eta 6an 10:00etatik 12:00etara emango da, Labur kaleko 1eko udal lokaletan.

Ikastaroa egin nahi dutenek otsailaren 13ra arte eman dezakete izena Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Prestakuntza-ekintza berri hau azken hilabeteetan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia langabeentzat antolatzen ari den ikastaroetako bat da. Ikastaro horien asmoa da langabeen gaitasun sozio-pertsonalak eta lana bilatzeko teknika desberdinen ezagutza hobetzea. Dagoeneko burutu diren ikastaroen artean lana lortzeko trebetasunak garatzeko zenbait ikastaro aipa ditzakegu, lan-elkarrizketetarako ikastaroa, eta abar.