Albisteak

 

Meatzaldeko Behargintzak, enpleguari laguntzeko Abanto-Zierbena, Ortuella, Muskiz, Zierbena eta Trapagarango udalek eratu duten eskualdeko zentroak, enpresa-topaketa bat antolatu du industria sektoreko enpresentzat, negozio sareak garatzeko maila profesional eta pertsonalean eta proiektu berriak sortzeko Estatu osoan.

Honen bidez enpresek hornitzaileak eta bezeroak erakartzea bilatzen da, akordioetara heltzea, lankidetzan aritzea eta abar Getting Contacts metodologia erabiliz. Izan ere, metodologia hori esker parte-hartzaile bakoitzak 10 topaketa pertsonalizatu izango ditu parte hartzen duten beste enpresa batzurekin, topaketarako izena ematean adierazi dituzten lehentasunak kontuan hartuta.

Estatu osoko 125 - 150 enpresa biltzea espero da, baina Euskadiko enpresa askoren presentziaz.

Topaketa hau honako azpisektoreei zuzentzen zaie: makinen eraikuntzari, manufaktura-industriari, metalurgiari, bestelako garraio-sistemen fabrikazioari, material elektrikoaren fabrikazioari, material elektronikoaren fabrikazioari, industria kimikoari, produktu metalikoen fabrikazioari eta produktu mineral ez metalikoen fabrikazioari.

Otsailaren 21ean izango da 9:00etatik 14:00etara OKE-Ortuellako Kultur Etxean (Catalina Gibaja, 10).

Honako da ekitaldiaren egitaraua:

9:00 - 9:30: Akreditazioa
9:30 - 9:45: Ongi-etorria
9:45 - 10:15: Hitzaldia: "Industriaren joera"
10:15 a 10:30: Enpresa-elkarrizketen azalpena eta abian jartzea. GC! Metodologia
10:30 a 11:00: Kafearentzako tartea
11:00 a 14:00: Getting Contacts! Enpresa-elkarrizketak

Izen-ematearen kostua:

  • Meatzaldeko enpresentzat (Abanto-Zierbena, Ortuella, Muskiz, Zierbena eta Trapagarangoentzat) doan izango da, 2014ko urtarrilaren 6ra arte.
    Egun horretatik aurrera 50 € + BEZ izango da. Gehienez enpresa bakoitzeko 2 pertsona.
  • Meatzaldetik kanpoko enpresentzat 75 € + BEZ/parte-hartzaile, 2014ko urtarrilaren 12ra arte.
    Egun horretatik aurrera eta otsailaren 12ra arte, 100 € + BEZ/parte-hartzaile izango da prezioa.

2. parte-hartzailea: 25 € + BEZ/parte-hartzaile.

Topaketa hau PO 2007 – 2013 VALORA programaren barruan dago eta Europako Funtsa Sozialak kofinantziatzen du % 50ean.

Interesatuta bazaude edo informazio gehiago nahi baduzu, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar zaitezke harremanetan (telefonoa: 94 486 31 96).

Deialdia (PDF 188KB)