Albisteak

 

Urtarrilean Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, doako ikastaro berria jarriko du abian, herriko langabeei zuzenduak, lana lortzeko dituzten gaitasunak hobetu ditzaten.

Hau da, ikastaro berri bat emango dira lana lortzeko gaitasun pertsonalak garatzeko.

Ezaugarri beretsuekin oraintxe bertan ematen ari den -oso emaitza onekin eman ere- lehen ikastaroa amaitzen denean hasiko dira bi prestakuntza-ekintza horiek, kontuan hartuta lehen ikastaro horretan izena eman zuten pertsonen kopuru oso handia izan zela, eta gutxienez beste ikastaro bat gehiago emateko beharrizana ikusi dela.

Ekintza horrek, aurrekoa bezala, INEM-ek garaturiko DAFO printzipioetan oinarrituta dago eta gaitasun sozioemozionalak enpleguarekin lotuta garatzeko metodologia berriak aurkeztuko ditu.

Honakoak izango dira jorratuko diren alderdiak:

  • Autoestimua
  • Talde-lana
  • Sormena
  • Talde-rolak
  • Emozioen alfabetizazioa
  • Okupazioaren motibazioa
  • Adimen  emozionala
  • Ahozko eta ez ahozko komunikazioa
  • Erabakiak hartzea eta denbora antolatzea y organización del tiempo
  • Trebetasun sozialak

Ekintza horrek 18 ordu iraungo du eta urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30ean eta otsailaren 4 eta 6an burutuko da, 9:30etik 12:30era, Labur k. 1. solairuarteko udal lokaletan.

Interesdunak otsailaren 16era arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.