Albisteak

 

Gabon honetan, Baturik-ek, Trapagarango Merkatari eta Ostalari Elkarteak, egia bihur ditzake zure nahiak.

2.000 euro horien zozketan sartzeko Baturik-eko enpresetan erosi edo zerbitzuak kontratatu baino ez duzu egin behar.

Sustapenaren epemuga

Abenduaren 3tik 24ko 14.00ak arte.

Zozketa

Zozketa abenduaren 24an egingo da, 14:30ean, Lauaxeta plazan.

Zu bazara 2.000 euroak irabazi dituena, zozketan egon beharko duzu, zeren hala ez bada, beste txartel bat aterako da, zozketan dagoen pertsonaren bat irabazle suertatu arte.

Sariaren erabilera:

2.000 € erosketetan irabazten duenak 2014ko urtarrilaren 3an, ostiralean, egin beharko ditu sariaren erosketak, 17.00etatik 20.00etara.

2.000 euroak osorik gastatuko dira Baturik-era atxikitako establezimenduetan erosketak eginez edo zerbitzuak kontratatuz sustapen-aldi honen barruan. Erosketak gorago aipatzen den egunean bakarrik egin beharko dira eta gutxienez Baturik-eko 10 establezimendutan egin beharko dira.

Baturik-ek ibilgailu bat eta elkarteko langileak jarriko ditu irabazlearen eskura, sariaren erosketak egin ahal izateko.

Oinarriak:

Zozketaren oinarriak Baturik-eko establezimenduetan dauzkazu ikusgai.

Kartela (PDF 132Kb)

Oinarriak (PDF 166Kb)