Albisteak

 

Azaroan eta abenduan Trapagarango udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, doako ikastaro berriak jarriko ditu abian, herriko langabeei zuzenduak, lana lortzeko dituzten gaitasunak hobetu ditzaten eta lan-elkarrizketei etekinik handiena atera diezaieten.

Hau da, alde batetik, bi ikastaro berri emango dira Lana lortzeko gaitasun pertsonalak garatzeko, horietako bat bereziki zuzendua 30 urtetik beherako gazteei.

Ezaugarri bereekin oraintxe bertan ematen ari diren -oso emaitza onekin eman ere- lehen ikastaroa amaitzen denean hasiko dira bi prestakuntza-ekintza horiek, kontuan hartuta lehen ikastaro horretan izena eman zuten pertsonen kopuru oso handia izan zela, eta gutxienez bi ikastaro gehiago emateko beharrizana ikusi dela.

Ekintza horiek, aurrekoa bezala, INEM-ek garaturiko DAFO printzipioetan oinarrituta daude eta gaitasun sozioemozionalak enpleguarekin lotuta garatzeko metodologia berriak aurkeztuko dituzte.

Honakoak izango dira jorratuko diren alderdiak:

  • Autoestimua
  • Talde-lana
  • Sormena
  • Talde-rolak
  • Emozioen alfabetizazioa
  • Okupazioaren motibazioa
  • Adimen emozionala
  • Ahozko eta ez ahozko komunikazioa
  • Erabakiak hartzea eta denbora antolatzea
  • Trebetasun sozialak

Bi ekintza berrietako lehenak 18 ordu iraungo du eta azaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 5, 12, 19 eta 26an burutuko da, 9:30etik 12:30era, Labur k. 1. solairuarteko udal lokaletan.

Interesdunak azaroaren 22ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Beste alde batetik, Lan-elkarrizketen ikastaro berri bat burutuko da eta pertsona bat lan-elkarrizketa batera doanean kontuan hartu behar dituen punturik garrantzitsuenak landuko dira.

12 orduko ekintza hau abenduaren 3, 4, 10, 11, 17 eta 18an egingo da, 10:00etatik 12:00etara, Labur k. 1. solairuarteko udal lokaletan.

Interesdunak azaroaren 29ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.