Albisteak

 

Datorren azaroaren 22tik otsailaren 18ra arte, Trapagarango Udal Igerilekuetan doako ikastaro bat emango da Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundua. Ikastaroaren izena honakoa da: Oinarrizko kiroleko monitore ikastaroa: igeriketako monitorea.

Ikastaro honek 250 ordu izango ditu eta astelehenetik ostiralera emango da, 9:00etatik 14:00etara. Igeri egiten dakiten langabeei zuzenduta dago. Horrez gain TAFAD-eko prestakuntza, Kirol-Magisteritza ikasketak eta jarduera fisikoaren alorrean urte beteko esperientzia edukitzea baloratuko da.

Interesdunek Lanbideren web orrian www.lanbide.net edo bulegoetan egin dezakete preinskripzioa.

Informazio gehiagorako Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.