Albisteak

 

Trapagarango Udalak azaroaren erdialdera doako bi ikastaro berri jarriko ditu abian batez ere herriko langabeentzat.

Bi prestakuntza-ekintza hauek Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduta daude eta honakoak dira, hain zuzen ere:

  • MIG-MAG soldadura semiautomatikoa (290 ordu) eta
  • Egituren muntaketarako galdaragintza ikastaroa (415 ordu)

Herri honetan kokaturiko puntako enpresen lankidetzarekin diseinatu dira bi ikastaro hauek, haiek ezarri baitituzte ekintzen edukiak, prestakuntza amaitu ondoren, laneratzeko maila egokia eduki ditzaten ikasi duten pertsonek.

Izena emateko behar diren baldintzak honakoak dira:

  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda
  • Gutxienez eskola-ziurtagiria edukitzea

Preinskripzioa Lanbideren web orrian edo bulegoetan egin daiteke.

Hautaketa egitean, kontuan hartuko dira bai ezagutzak eta arloko titulazioa edukitzea eta bai sektorean esperientzia izatea.

Informazio gehiagorako Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke lehenbailehen.