Albisteak

 

Piraguetan jaitsiko dugu Sella ibaia, 4 orduren buruan ibilbidea amaituko dugularik, baina tartean dagokion geldialditxoa eginez bazkaltzeko. Mundu osoan zehar bere edertasunagatik ezagutzen den jarduera honek naturarekin harremanetan jarriko gaitu.

  • Eguna: Urriaren  27a, igandea.
  • Garraiobidea: Autobusa
  • Irteera: 8:30 (kiroldegia)
  • Itzulera, gutxi gorabehera: 20:00etan (kiroldegia)
  • Behar den materiala: kirol-oinetakoak, bainujantzia, kamiseta eta dutxarako tresnak eta aldatzeko jantziak.
  • Sartuta dago: neoprenoa, kaskoa, txalekoa, piragua eta arrauna.
  • Ez da sartzen bazkaria.
  • Norentzat: Trapagaranen erroldaturiko 1981-1998 urteetan (biak barne) jaiotakoak.
  • Behar diren agiriak: Errolda ziurtagiria eta NANaren kopia.
  • Izen-ematea: Trapagarango Udaleko Kultura Saila eta udal igerilekuen harrera lekua.
  • Izena emateko azken eguna: asteazkena, urriak 23.
  • Dauden lekuak: 50.