Albisteak

 

Arazo ekonomiko handiko garai hauetan, langabezia tasa oso handia denean, inoiz baino garrantzitsuagoa da pertsona langabeak dituen oinarrizko trebetasun eta gaitasun pertsonalak erabiltzea, lana lortzeko aukera gehiago emango diotelako.

Hori dela eta, Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, Lana lortzeko trebetasun pertsonalak garatzeko ikastaro bat, doakoa, jarriko du abian urrian eta azaroan, 18 ordukoa.

Langabeei zuzenduriko ekintza hau urriaren 23, 24 eta 31n eta azaroaren 7, 14 eta 21ean burutuko da, 9:30etik 12:30era, udalerri honetako Labur kaleko 1eko udal lokaletan.

Ikastaro honen edukiak honakoak izango dira:

  • Ahozko eta ez ahozko komunikazioa
  • Erabakiak hartzea eta denbora antolatzea
  • Gizarte-trebetasunak
  • Autoestimua, motibazioa eta lan-merkatuaren informazio eguneratua
  • Adimen emozionala
  • Talde-rolak

Informazio gehiagorako eta izena emateko urriaren 18ra arte joan zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara.