Albisteak

 

Aurreko urteetan bezala, udan zehar Liburutegiak, Uda igerilekuekin batera, eta irakurketa aisia aukera bezala bultzatzeko asmoz, igerilekuetako instalazioetan liburuak uzteko gune bat prestatu du, haurrentzako zein gazteentzako liburuekin: komikiak, ipuinak, eleberriak, fikziozkoak ez direnak…

Igerilekuetako erabiltzaileek liburuak doan disfrutatzeko aukera izango dute informazio mahaian eskatuz gero.