Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, hiru ikastaro antolatuko ditu uztailean metalaren sektorean operario gisa lan egin nahi duten langabeentzat.

Hiru prestakuntza-ekitaldi horiek, bakoitza 20 ordukoa, honako egun eta ordutegian emango dira:

Jasomakinako operario ikastaroa:

  • Klase teorikoak, uztailaren 9 eta 10ean 9:00etatik 13:00etara
  • Klase praktikoak, uztailaren 11 eta 12an, 8:30etik 14:30era

Manipulatzaile teleskopikoko operario ikastaroa:

  • Klase teorikoak, uztailaren 15 eta 16ean 9:00etatik 13:00etara
  • Klase praktikoak, uztailaren 17 eta 18an, 8:30etik 14:30era

Zubi-garabiko operario ikastaroa:

  • Klase teorikoak, uztailaren 19 eta 22an 9:00etatik 13:00etara
  • Klase praktikoak, uztailaren 23 eta 24an, 8:30etik 14:30era

Ikastaro hauek Udalak diruz lagunduta daude eta herrian kokaturiko sektoreko enpresa batekin batera diseinatuta daude, praktika orduak egingo diren enpresarekin, hain zuzen ere.

Udalak herriko eta inguruko enpresekin daukan gero eta harreman estuagoaren fruitu dira ekintza horiek, eta horiei esker langileak bertatik bertara prestatzen dira, ahalik eta gehien moldatuz enpresen beharrizanetara eta langabeenetara, enplegu-aukerak daudenerako ahalik eta ondoen prestatuta egongo direlarik.

Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, 2013ko uztailaren 3a baino lehen.