Albisteak

 

Datorren uztailean Trapagarango Udalak abian jarriko du doako ikastaro berri bat herriko langabeentzat.

Oraingoan Lanbiden izena eman duten pertsonentzat izango da, baldin eta igeltsaritza, enkofratu, elektrizitate edo iturgintza arloetan ofizial, kapataz edo arduradun gisa esperientzia badute eta ofimatika ezagutzak, erabiltzaile mailan.

Ikastaroaren helburuen artean honakoak daude:

  • Irtenbide integralak bilatzeko ezagutzak ematea ikasleei, garapen-eredu berrietara bideratzeko.
  • Eraikuntza sektorearen ingurumen-arazoa ulertzeko tresnak ezagutzera ematea ikasleei.
  • Kontsumo energetiko gutxiko eraikinen diseinuan laguntzen irakastea.

Gaur egun langabezian dauden eraikuntza sektoreko pertsonak ingurumenarekin loturiko arloetan eta eraikitzeko teknika berrietan espezializatzea eta berbideratzea da helburua, gaur egungo krisi ekonomikoak izugarri kaltetu duen sektore honetan sortzen ari diren aukera berriak aprobetxatu ditzaten.

Prestatze-ekintza hau gai horri buruz egitea udalak herriko jendearentzako aurreikusita daukanetako lehenengoa da, izan ere, Udal hau espezialitate horretako Lanbide Heziketako Ikastetxe bat sortu nahi baitu Trapagaranen.

Ikastaro hau, Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzuak) kofinantziaturikoa 2012-2013 Eskualdeko Enplegu Planaren bidez, Meatzaldeko Behargintzak kudeatzen du eta uztailaren 1etik irailaren 30era garatuko da 8:30etik 14:30era.

Interesdunek Lanbiden emango dute ikastarorako izena, ekainaren 6tik 14ra eta honako agiriak aurkeztu beharko dituzte Trapagarango Enplegu Agentzian:

  • Izena emateko fitxa (Agentzian emango da).
  • CV eguneratua argazkiarekin.
  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • 2013an ateratako Lan-bizitzaren txostena.
  • Prestakuntza arautuaren titulu edo diplomen fotokopia eta lorturiko prestakuntza osagarriarena.

Hautaketan honakoak baloratuko dira:

  • Esperientzia sektorean.
  • Langabezia-denbora, kontuan hartuta azken bost urteetara arte.
  • Aipatutako sektoreetako espezialitateekin loturiko prestakuntza arautua eta osagarria.
  • Familia-kargak.
  • Jarrera eta gaitasun sozio-profesionalak.

Informazio gehiagorako, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke.

Izena emateko orria (PDF 129Kb)