Albisteak

 

Maiatzaren 13an, astelehena, DEMAk abian jarriko du Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Programa bat Ezkerrealde-Meatzalde eskualdea berraktibatzeko.

Programa honako faseetan egituratuta dago:

  • I. fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete 1)
  • II. fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete).
  • III. fasea: enpresa eraikitzea eta jarduera abian jartzea.

I. eta II. faseetan, partaideek 350 €ko diru-laguntza jasoko dute hilean.

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Interasaturik dauden Trapagarango biztaleek apirilaren 30ra arte eman dezakete izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian (Maiatzaren Lehena etorb., 1 behea).

Izena emateko orria (PDF 197Kb)

Kartela (PDF 149Kb)