Albisteak

 

Apirilean Trapagarango Udalak abian jarriko ditu Photoshop CS6ko hiru ikastaro herrian bertan.

Programa hau liderra da irudien edizioan, aukera ematen duelako paperean, bideoan eta interneten erreproduzitu ahal diren edozein motatako grafiko optimizatuak sortu eta ekoizteko.

Erabiltzaile mailako informatikako ezagutzak dituen edozein herritarrentzat dira, irudiak editatzeko eta argazkietan ukituak egiteko behar dena ikasi nahi izanez gero.

Horiek horrela, erabilgarria izan daiteke, bai langabeentzat, teknologia berriak ikasten jarraituz euren enpleagarritasuna hobetzeko, bai langile, merkatari eta ostalarientzat, eguneroko gauzetan erabiltzeko eta oro har, irudien tratamenduko ezagutzak hobetu nahi dituen edozein pertsonarentzat.

Prestakuntza amaitu ondoren, ikaslea gai izango da:

  • Irudietan ukituak egiteko komandoak erabiltzeko.
  • Irudia aldatzeko behar diren iragazkiak aplikatzeko.
  • Irudi-fitxategien formatu desberdinak egiteko, esportatu ahal izateko.
  • Sortutako irudiak kalitatez inprimatzeko.

Ikastaroak Trapagarango Udalak diruz lagunduta daude %100ean eta bakoitza 30 ordukoa izango da, honako aldi eta ordutegietan emango direlarik:

  • Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra, 9:00etatik 12:00etara (astearteetan izan ezik).
  • Apirilaren 22tik maiatzaren 13ra, 14:30etik 16:30era.
  • Apirilaren 22tik maiatzaren 13ra, 19:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiagorako eta izena emateko apirilaren 17ra arte joan zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara.