Albisteak

 

Legeak exijitzen du eraikuntza eta metal sektoreetako langile orok gutxienez 8 orduko oinarrizko prestakuntza edukitzea, arrisku prebentzioaren eta lan osasunaren alorrean.

Gainera, sektore horietako hitzarmen aplikagarriek eskatzen dute pertsona horiek bere lanbiderako prestakuntza osoagoa eta espezializatuagoa izatea eta horretarako 20 orduko prestakuntza behar dute (enkofratua, margoketa, metala…).

Hori dela eta Trapagarango Udalak martxotik aurrera zenbait ikastaro prestatuko ditu sektore horietako lan arriskuen prebentzio eta lan osasunari buruzkoak.

Udal erakunde honek finantzatuko dituen ikastaro horiek eraikuntzan eta metalean lan egin nahi duten langabeentzako dira.

Gainera, hitzarmen horien arabera gutxienez 30 egun kotizatuta dauzkatenek azken 36 hilabeteen barruan, Eraikuntzako Txartel Profesionala (TPC) edo Metalekoa (TPM) eska dezakete.

Ikastaro horiek herrian bertan emango dira, goizez edo arratsaldez.

Interesatuta bazaude, otsailaren 22ra arte eman dezakezu izena Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.