Albisteak

 

Trapagarango Udalak eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroak zazpi ikastaro jarriko dituzte abian azaro honetan, kontratazio konpromisoarekin. Ikastaroak honako espezialitateetakaok izango dira:

Mantenimendu industriala:

  • Goimailako heziketa zikloa edo baliokidea elektrizitate/elektronikan, fabrikazio mekanikoan edo mantenimendu industrialean

Programazio informatikoa:

  • Goimailako heziketa zikloa edo baliokidea informatika adarrean

Bero-isolatzeko instalazioak:

  • Erdi mailako edo Goimailako heziketa zikloa edo baliokidea galdaragintzan, soldaduran edo eraikuntza metalikoetan

Bi, mantenimendu eolikokoak:

  • Goimailako heziketa zikloa edo baliokidea elektrizitatean, fabrikazio mekanikoan edo mantenimendu industrialean
  • Ingelesa ongi jakitea (B2 maila)
  • Baldintza fisiko onak
  • Atzerrira bidaiatzeko aukera

Bi, diseinu grafikokoak:

  • Batxilergoa edo baliokidea
  • Ofimatika jakitea, erabiltzaile mailan

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza ekintza hauek, pertsona langabeentzat dira eta posible izan dira Udalak eta Somorrostroko prestakuntza zentroak lortutako konpromisoei esker, haiek direla bide, Meatzaldean kokaturiko sektore horietako zenbait enpresak ikasleen %60 kontratatuko baitituzte sei hilabetez, lanaldi osorako.

Hortaz, ikastaro hauek partehartzaileei prestakuntza espezializatua emateaz gain enpresetan eskari handia dagoen lanbideetan, berehala laneratzeko aukera ematen diete partehartzaileen %60ri.

Informazio gehiagorako, harremanetan jar zaitezke azaroaren 9a baino lehenago herriko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.