Albisteak

 

"Orbere Consulting" erakundeak Trapagarango Udalarekin elkarlanean abian jarriko du Saltzaile ikastaro bat, kontratazio-konpromisoarekin, gutxienez parte hartzen duten lagunen %60rentzat.

Lanbidek subentzionatuko du ikastaro hau eta gutxienez Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea eduki eta langabezian dauden pertsonentzat da. Horrez gain, ingelesa eta euskara jakitea ere baloratuko da.

Informazio gehiagorako, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara etor zaitezke.