Albisteak

 

Gizarte zein lan alorretan bizi dugun une latz honetan, lana bilatzen lagundu nahi dizugu ahalik eta modurik eraginkorrenean.

Horiek horrela, urrian bi ikastaro hasiko dira, Udal honetako Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak antolatuta: Lana bilatzeko teknikak eta Lan-elkarrizketa.

Doako ikastaro hauetan lana modu eraginkorrean bilatzeko metodologia, teknikak eta tresnak ikasiko ditugu, eta era berean, lan-elkarrizketa bat arrakastaz gainditzeko formularik egokienak ezagutuko ditugu. 

Ikastaro horiek langabezian dauden pertsonentzat dira, goizez emango dira  eta 4-8 ordu iraungo dute.

Etekina atera  aukera honi eta izena eman agentzian.