Albisteak

Osakidetzako 2011ko oposizioak prestatzeko ikastaroa 

Eskualdea Garatzeko Agentziak (Meatzaldeko Behargintza) abenduaren 1ean EHAAn argitaratu den Osakidetzako oposizioak prestatzeko ikastaro bat antolatu du honako espezialitateentzat:

  • Administrari laguntzailea
  • Zelaria
  • Zerbitzuetako langilea

Ikastaro hau Ortuella, Abanto-Zierbena, Muskiz, Zierbena eta Valle de Trápaga-Trapagarango biztanleentzat da, bai langabeentzat bai lanean ari direnentzat.

Ikastaroaren atal bat hiru espezialitateentzako berdina izango da eta beste bat berariazkoa izango da espezialitate bakoitzarentzat.

Ortuellako Kultur Etxean emango da ikastaro hau, 16:30etatik 19:30etara, astelehen, astearte eta asteazkenetan, 2012ko urtarrilaren 16tik maiatzaren 23ra.

Ikasle bakoitzak 100 € ordaindu beharko ditu (materialak barne).

Plazak mugatuak dira, hortaz, interesaturik baldin bazaude Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakezu izena 2012 urtarrilaren 9ra arte.

Ez galdu aukera hau.

Osakidetza-ren EPE 2011 prestatzeko ikastaroa (Pdf 87,6Kb)