Mapa Web
2010.eko Irailaren 10a
ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA SAILA
Alkateorde eskuordetu baten zuzendaritzapean .
• Erakunde ofizialekin lanean estu-estu ari garen udal zerbitzua gara eta gure asmoa da autoenplegurako laguntza ematea, enpresen sorrera sustatzea, prestakuntza zabaltzea... laburbiltzeko: udalerriaren lan-sarea bilbatu nahi dugu.
• Trapagarango biztanle eta enpresa guztiei zuzenduta dago eta gure udalerrian lanean aritu nahi diren erakunde edo partikular guztiei.
• Gure zerbitzuak, zeharo doan direnak, Udaleko Enplegu eta Prestakuntzako bi sail handiren barruan sar daitezke:
Helbidea: Avenida 1º de Mayo, 1
Jendearentzako Ordutegia:De 9 a 13 horas.
Tel.:944863196
Fax.:.:944863166
Email.:agenciadesarrollo@valledetrapaga-trapagaran.org
ENPLEGUA SUSTATZEKO SAILA:
• Herriko enplegu eskatzaileen datu-basea.
• Langabetuentzako prestakuntza .
• Enpleagarritasuna hobetzeko aholkularitza .
• Enplegu-eskaintzen bitartekaritza SPEE (INEM) eta LANGAI –en bidez. .
• Prestakuntza eta enplegu programak, erakunde ofizialekin elkarlanean. .
AUTOENPLEGU SAILA – ENPRESENTZAKO ZERBITZUA
Zerbitzu hau doan ematen du ENPLEGU ETA HERRIAREN GARAPENERAKO AGENTZIAk. SPEE (INEM) eta Europako Gizarte Funtsaren artean kofinantziatuta dago.Hauxe eskaintzen du
• Herria ekonomikoki sustatuko luketen proiektu enpresarialetan geldirik edo gutxi erabilita egon litezkeen baliabideak antzematea.
• Enpresa berriak sortzeko laguntzak proposatzea. .
• Herrian enplegua sortzeko ekimen berriak abian jartzea, jarduerak eta ekintzaileak uztartuz. .
• Sustapena eta laguntza ematea merkataritza berria sortzeko eta dagoeneko badagoena sendotzeko, bai sektore orokorrean, bai ostalaritzan. .
• Proiektu berriak sustatzea eta aholkularitza ematea haren jarraipenerako. .
• Diru-laguntzen eskaerak eta bideragarritasun planak izapidatzeko zein finantziazioa bilatzeko aholkularitza eta laguntza ematea.
• I+D proiektuak.
• Beste edozein jarduera, Zerbitzuaren eginkizun nagusia betetzen baldin badu, hau da, jarduera enpresarialarekin lotutako enplegu-politika aktiboetan laguntzen baldin badu.
El Tiempo en Trapagaran
Aviso Legal   |   Contactar
© 2006 Ayuntamiento de Trapaga - Todos los derechos reservados