|
|
|
|
|
|
|
| Industria da gaur egun sektore gakoa Trapagarango jarduera ekonomikoaren barruan. Horregatik, administrazioak motore ekonomiko hau indartu nahi izan du industrialdeak sortuz; horrela bada, udalerriak 1981 urtean bost industrialde bazituen, gaur egun 16 dauzka, 500 enpresa baino gehiago kokatzen direlarik bertan, orain dela hogei urte eskas 44 enpresa baino ez bazeuden ere.
|
|
|
| Trapagarango 2.000 bat biztanlek lan egiten dute sektorean, baina kopuru hori 8.000tik gorakoa da herriko industrian dauden lanpostu guztiez ari bagara. Industria hori honako arloetan dihardu bereziki: metalgintza, galdaragintza, kimika, zurgintza eta material elektrikogintzan. |
|
|
| Antzeman dezakegunez, Trapagaran udalerria aurrera doa industria delarik bere motore ekonomikoa eta aldi berean aisialdirako eskaintzak egiten dizkielarik herritarrei bere inguru inbidiagarriari esker.
|
|
|
|
|
|