2009 Zer aurki dezakezu

TRAPAGARANGO UDAL LIBURUTEGIA

Zer aurki dezakezu... eta nola
Liburuak, pelikulak, musika, ...                                                Ordenagailuak eta Internet

Liburutegiko umeen sailean kontsulta liburuak, hiztegiak eta entziklopediak aurki ditzakezu, etxerako lanak egiteko lagungarriak izan dakizukeenak, baina horrez gain badauzkagu beste liburu batzuk: historia fantastikodunak, abenturazkoak, umorezkoak, misteriozkoak... Irudi zoragarridun liburuak eta jokoak dituztenak ere bai.

Baina liburuez gain DVDko filmeak dauzkazu, zure kantari eta talde faboritoen musika, jokoak eta beste CD Rom batzuk.

Nola aurki ditzakezu

Liburuak gaien eta gomendaturiko adinen arabera ordenatuta daude, beraz, liburuek bizkarrean daukaten etiketari erreparatu baino ez daukazu:

Txaplatak ARROSA  koloreko marra bat badauka, liburu hori 8 urtetik beherakoentzat da.
Txaplatak marra BERDE badauka, liburu hori 8 eta 14 urte bitartekoentzat da.
14 urtetik gorakoentzako literaturak ez dauka ezelako kolorerik txaplatan N bat baizik(nobelaren N, helduen sailean bezala)
Txaplataren marra URDINA bada, komikia dela esan nahi du
Marra  HORIA z gain gain zenbaki bat agertzen bada materia-liburu bat da. Zenbaki horiek liburuen gaiei dagozkie.
Hemen orokorki azaltzen dizugu zein gairi dagokion zenbaki bakoitza:
           0 Entziklopediak eta gauza orokorrak
           1 Filosofía
           2 Erlijioa
           3 Gizarte zientziak
           5 Matematikak. Natur Zientziak
           6 Zientzia aplikatuak. Medizina. Teknika
           7 Artea eta kirolak
           8 Hizkuntza eta Literatura
           9 Historia
Liburua euskaraz idatzita dagoen jakiteko, begiratu ea aipatu koloreez gain bi marra gorri dauzkan, bata goian eta bestea behean.

Hala ere, libururen bat bilatzen laguntzea nahi baduzu, arazorik gabe joan zaitez liburutegiko langileengana.

Volver arriba

Ordenagailuak eta Internet

Ordenagailua erabiltzeko zerbitzua doakoa eta banakakoa da baina erabili ahal izateko liburutegiko bazkidea izan behar duzu eta emango dizugun inprimakia bete beharko duzu. 16 urtetik beherakoa bazara, gurasoetako batekin etorri beharko duzu liburutegira baimen sinatuta aurkeztera.

Baimena aurkeztu ondoren, ordenagailua erabil dezakezu ordu bete eguneko.

Horretarako, txartel pertsonala txarteldegian sartu eta, Introducir NIP laukitxoa agertzen denean, eman dizugun pasahitza tekleatu eta jarraian Aceptar. Saioa irekitzen da eta denbora kontatzen hasten da.

Konexioa amaitzear dagoenean ohar bat agertuko da baina zuk ordua agortu baino lehen irten nahi baldin baduzu sastatu INICIO eta Cerrar Sesión.

Ez ahaztu txartel pertsonala txardeldegian.

Imprimatzeko

Inprimatu ahal izateko kreditua eduki beharko du txartelak. Beraz, bi aukera daude:

1.Une horretan inprimatu nahi duzun orri-kopurua kalkula dezakezu, mostradorean ordaindu haren zenbatekoa eta txartelean kargatuko dizkizugu kredituak.

2.Kreditu jakin batez kargatu txartela. Agortzen joango da orriak inprimatzen duzun neurrian. Adibidez, 0,80 zentimo ordainduz gero 10 orrira arte inprima ditzakezu, edozein egunetan.

Ekar ezazu beti txartela.

Eta gogoan izan liburutegian ordenagailua aurkituko duzula etxerako lanak egiteko edo Internetera sartzeko baina guk ezin dizugula erakutsi nola erabili.

Hauxe gomendatzen dizugu segurtasunez nabigatzeko:

- Zatoz zure amarekin edo aitarekin. Erakutsi diezaizkiekezu zein web orri bisitatzen dituzun eta zer egiten duzun nabigatzen duzunean. Eurek bilaketak egiten lagundu zaitzakete eta elkarrekin ikasiko duzue Internet ongi erabiltzen.

- Ez eman inoiz zure izena, helbidea edo telefonoa Interneten nabigatzen ari zarenean. Eta ez bidali zure argazkirik ezezagunei. Ez geratu sarean ezagutu duzun norbaitekin, aldez aurretik zure gurasoei esan gabe.

- Sarean gauza on asko dago, baina gauza txarrik ere badago. Web bateko hitz edo argazkiren batek gaizki sentiarazten bazaitu, irten zaitez orritik eta ez utzi molesta zaitzan. Azaldu gertatutakoa zure gurasoei edo heldu bati.

- Zure posta elektronikoa begiratzerakoan, ez ireki eta ez irakurri pertsona ezezagunen batek bidalitako mezu edo fitxategirik.

- Interneten bidez zerbait erosi edo zure familiarentzako dirua kostako duen zerbait egin nahi baduzu, egin ezazu beti ere zure gurasoen baimenarekin eta laguntzarekin.

- Informazio gehiago nahi izanez gero Interneteko web orri seguruari buruz, honako web hau begiratu:
www.iqua.net

Volver arriba