Liburutegia sarean

Trapagarango Udal Liburutegia                                                             Hasiera  |   Castellano
Liburutegia Sarean


Webgunetik lan hauek egin ditzakezu: maileguak berritu, dokumentuak erreserbatu eta eskatu, erosketen iradokizunak egin, etab.

MAILEGUAK BERRITU

Mailegualdia bukatu baino 5 egun lehenago soilik berritu ahalko da mailegua. Liburutegian bertan, telefonoz, web-orria edo posta elektronikoaren bidez berri daiteke epea mailegualdia gaindituta ez bada.

DOKUMENTUAK ESKATU

Mailegatuta ez dauden dokumentuen eskaerak dira, hau da, apaletan daudenak. Gehienez ere bi dokumentu eskatu ahalko dira interneten, web opac-aren bidez. Internet bidez eskatutako dokumentuak jasotzeko epea bi egunekoa da.

ERRESERBAK

Mailegatutako dokumentuen mailegu-eskaerak dira. Erreserba bat egiterakoan itxaron-zerrendan jarriko gaituzte. Internet bidez gehienez ere bi erreserba egin daitezke. Dokumentuak jasotzeko epea 2 egunekoa izango da; epe hori igaro ondoren interesatua ez badoa liburutegira dokumentuaren bila, erreserba automatikoki desaktibatuko da.

DESIDERATAK

Liburutegian egon ez eta han aurkitu nahi izango luketen edozein liburu, cd, dvd,... erosteko eska dezakete erabiltzaileek. Lehenbailehen erosten saiatuko gara interes orokorrari erantzunez, hau da, kontuan hartuko dugu liburutegiaren izaera publikoa erosketa hori egin daitekeen erabakitzerakoan. Beraz, ez dira erosiko material oso espezifikoak edo gainontzeko erabiltzaileentzako interes handirik ez daukatenak.

NOLA IRITSI WEB-ZERBITZUETARA

1. Gure hasierako orritik sar zaitezke "Zure Liburutegia Sarean/ Sartu" hitzaren gainean sakatuz
edo On line katalogora sartu www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua
2. Zure irakurle-txartelaren zenbakia eta pasahitza sartu
3. Nire liburutegia botoian klik egin


Katalogobateratua

Arriba