2009 Liburuak etxera eraman ahal izateko

TRAPAGARANGO UDAL LIBURUTEGIA

Liburuak etxera eraman ahal izateko

Liburu guztiak, bideoak... mailegatzen dira, honako hauek izan ezik:
      Erreferentzia-obrak (hiztegiak, entziklopediak,...)
      Aldizkariak
      Mailegatzen ez direla dion etiketa daukaten beste liburu batzuk

 Bakoitzean 3 liburu eta liburuak ez diren beste 3 gauza eraman ditzakezu (CD Rom bat eta bideo bi, hiru bideo,...)

 Liburuak 15 egunerako eraman ditzakezu eta CD-ak, bideoak eta DVD-ak aste beterako.

 Eramaten dituzunean zein egunetan itzuli behar dituzun apuntatuko dizugu. Ez baduzu astirik eduki osorik irakurtzeko, ez zaitez kezkatu, nahi duzun beste bider berritu dezakezu mailegua ( zuk daukazun liburu edo agiriaren zain beste inor ez badago)

 Liburuak garaiz itzuli behar dituzu zeren bestela mailegurik egin ezinezko egunekin zigortuko zaitugu: atzeratzen zaren egun bakoitzeko mailegurik egin ezinezko egun bat.

 Garrantzizkoa da liburu bat itzultzen duzunean mostradorean itxarotea zure izena ezabatu arte, errakuntzarik gerta ez dadin.

 Liburu, bideo edo beste edozein gauza eramaten duzunean zaindu egin behar duzu alferrikaldu edo galdu ez dadin zeren bestela berri bat ekarri beharko duzu haren ordez.

Gora